Ibargarai kaleko zubiaren irteera itxita egongo da urtarrilaren 22tik 27ra mantenu obrak direla eta

Asfaltatze lanak bukatzeko ezinbestekoak diren lanak burutzeko, Ibargarai kaleko (ertzain etxearen) ondoko GI-627 errepiderako irteera moztuta egongo da 2024ko urtarrilaren 22tik 27ra, biak barne.

GI-627 errepidetik Ibargarai kalerako sarrerak normaltasunez egin ahalko dira bi norabideetatik (Soraluzetik etorrita edo Arrasatetik etorrita).

Emergentzia zerbitzuen irisgarritasuna bermatuta egongo emergentziagatik bertatik pasatu beharko balirateke.

Zabor, Estolderia eta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea ireku du Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2023ko laugarren hiruhileko Zabor, Estolderia eta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:
2024ko urtarrilaren 11tik 2024ko martxoaren 11ra

Lekuak eta medioak:

· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko martxoaren 11n.

Bergarako Udalak lau dirulaguntza kaleratu ditu euskara ikasi edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak lau dirulaguntza mota emango ditu 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.
• “Haur eta Gazteen Aisialdi Jardueratarako Begirale zein Zuzendari” titulua euskaraz lortu dutenentzako dirulaguntza.
• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.

Orriak