Boluko igogailua itxita egongo da bihar, azaroak 3, arratsaldean

Bihar, azaroak 3, asteartea, 15:00etatik 18:00etara Bolu kaleko 43. portaletik 45,47, 49 portaletako plazatxora igotzen den igogailua da itxita egongo da. Kabinako kristal bat aldatu behar du Oronak eta ondorioz, lanak egin bitartean ezingo da igogailua erabili. Barkatu eragozpenak.

'Berria zabalik' merkataritza sustatzeko kanpainaren baitako zozketa egin da

Hamabost eguneko kanpaina egin da Bergaran, tokiko merkataritza sustatzeko eta Berria zabaltzeko. 60 saltokik eta tabernak parte hartu dute, eta milaka lagunek. Udalak, merkatari elkarteak eta Kutxabankek babestu dute egitasmoa. Aitana Gantxegik irabazi du Bergaran erosketak egiteko mila euroko txekea, eta Lonbide oinetako dendak mila euro izango ditu Berrian publizitatean. Zorionak!

 

Ikusi Berriaren bideoa

 

 

Orriak