Oinarriok helburu dute aldi baterako premiei erantzungo dieten izendapen premietarako Udaltza¬ingoko agenteen lan-poltsa bat sor¬tze¬a oposizio-lehiaketa bidez eta, horretarako, deialdia egitea.
Eguneko lanaldia udalak ezarriko duena izango da, betiere zerbitzu¬aren izaera eta beharrizanak kontuan hartuta.
Bergarako Udaltzaingoaren ardurapean udalak onartuta dituen eginkizunak eta ardurak izango dira egitekoak.
Halaber, udalak dituen premietan laguntza ematea eta, bere lanarekin eta lan-mailarekin bat etorriz, zerbitzuburuak agindutakoak betetzea. Guzti hauek zeintzuk diren jakiteko ikus lanpostuaren balorazio-galdetegiak jasotzen dituen zereginak.
Lanpostuaren ezaugarriak hauek dira:
— Titulazioa: Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atze¬rriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.
— Hizkuntza-eskakizuna: HAEE/IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa.
— Indarrean dagoen B motako gida-baimena.
Lan-poltsa hau egun udalean indarrean dagoenaren osagarria izango da, aurreko lan-poltsak lehentasuna izanik eta deialdi honetakotik sortutakoarekin osatuz, hura indarrean dagoen bitartean.