Bergarako Udala-k Al, 2021-05-03 11:30-n bidalia
Aldi baterako premiei erantzungo dieten izendapen premietarako Udaltzaingoko agenteen oposizio-lehiaketa bidez lan-poltsa bat sortzeko deialdia egin du Bergarako Udalak. Izen-ematea maiatzaren 12ra arte dago zabalik.
Lanpostuaren ezaugarriak hauek dira:
-
Titulazioa: Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea.
-
Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.
-
Hizkuntza-eskakizuna: HAEE/IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa.
-
Indarrean dagoen B motako gida-baimena.
Lan-poltsa hau egun udalean indarrean dagoenaren osagarria izango da, aurreko lan-poltsak lehentasuna izanik eta deialdi honetakotik sortutakoarekin osatuz, hura indarrean dagoen bitartean.