Bergarako Udal Euskaltegiak matrikulazio epea ireki du
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-06 13:31-n bidalia
Udal Euskaltegiak eskaintza anitza eskainiko du datorren ikasturtean, eta dagoeneko matrikulazio epea ireki du. Bertan, besteak beste, maila guztietako (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) euskara ikastaroak eskainiko dira. Horrez gain, alfabetatze ikastaroak, mintza taldeak, autoikaskuntza ikastaroa, AISA ikastaroak edota DBHko ikasleentzako hizkuntza errefortzuak eskainiko dira.
