Tenperatura baxuak direla eta, Bergarako Udalak hainbat iturri itxiko ditu asteburu honetan
Bergarako Udala-k Or, 2024-01-19 14:33-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2024-01-19 14:33-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2024-01-19 11:34-n bidalia
Asfaltatze lanak bukatzeko ezinbestekoak diren lanak burutzeko, Ibargarai kaleko (ertzain etxearen) ondoko GI-627 errepiderako irteera moztuta egongo da 2024ko urtarrilaren 22tik 27ra, biak barne.
GI-627 errepidetik Ibargarai kalerako sarrerak normaltasunez egin ahalko dira bi norabideetatik (Soraluzetik etorrita edo Arrasatetik etorrita).
Emergentzia zerbitzuen irisgarritasuna bermatuta egongo emergentziagatik bertatik pasatu beharko balirateke.
Bergarako Udala-k Al, 2024-01-15 09:17-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2023ko laugarren hiruhileko Zabor, Estolderia eta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2024ko urtarrilaren 11tik 2024ko martxoaren 11ra
Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko martxoaren 11n.
Bergarako Udala-k Og, 2024-01-11 10:31-n bidalia
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak lau dirulaguntza mota emango ditu 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.
• “Haur eta Gazteen Aisialdi Jardueratarako Begirale zein Zuzendari” titulua euskaraz lortu dutenentzako dirulaguntza.
• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
Bergarako Udala-k Az, 2024-01-10 10:29-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2024-01-08 15:03-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2023-12-21 19:26-n bidalia
Bergarako Udalak herriko komertzioetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du beste urte batez, eta aurtengoa Matxiategi 1 kalean kokatuta dagoen Gorosti Loradendak irabazi du (350€).
Bigarren saria, berriz, Barrenkale 35 kaleko Wood Uhuruk bereganatu du (300€). Azkenik, Zare Frutadendak (Irizar Ibilbidea, 3) lortu du hirugarren saria (200€). Gainera, Herritarren Saria Wood Uhuru-k irabazi du. Bukatzeko, 104. zenbakia izan da saritua. Guztira 175 herritarrek parte hartu dute bozketan.
Sari guztiak Udal Bonoetan banatu dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
Bergarako Udala-k Og, 2023-12-21 10:08-n bidalia
Bergara eta Antzuola batu nahi dituen bidegorriaren lehen fasea bukatu berri duela iragarri du asteon Bergarako Udalak. Ibargaraiko autobus geltokitik Urteagara arteko tramoko obraren lehen fasea amaituta, 2024ean bigarren faseari ekingo dio Udalak, eta horretarako 350.000 euroko diru partida txertatu du hurrengo urterako Aurrekontu Proiektuan.