Korrika-ren harira, hainbat ekimen antolatu dira hurrengo egunetarako
Bergarako Udala-k Or, 2024-03-15 09:21-n bidalia
Martxoaren 20ean Korrika pasako da Bergaratik, eta, horren harira, ekimen ezberdinak antolatu dira hurrengo egunetarako:
· Martxoak 14, osteguna. 19:00etan hasita Bergarako erraldoien eta Musika Eskolako trikitixa taldearen kalejira. Ibilbidea: San Martin plaza, Barrenkalea, Domingo Irala, San Martin plaza.
· Martxoak 16, larunbata. 12:00etan hasita, EUSKAL DANTZEN ikuskizuna, Munibe plazan. Moises Azpiazu dantza taldeak antolatuta.