Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak elkarrekin sustatzen duten Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko espazio berriak eskaintzen jarraitzen du, herritarrek hizkuntza ohiturak berreskuratu eta euskarazko harreman berriak sortu ditzaten.

Egitasmo honen helburu nagusiak hiztun berriak gizarteratzea, euskararen erabileran eragitea eta euskara zaletasun bihurtzea dira. Horretarako, formula berritzaileak martxan jarri dira, emaitza onak eskainiz:
• Irakurketa saioak: Irakurzaletasuna eta hizkuntzaren praktika uztartzen ditu. Literatura taldeei alternatiba errazagoak eskaintzen zaizkie.
• Guraso-lagun taldeak: Guraso edo tutoreei egokitutako mintzapraktika taldeak dira, haurren ordutegi eta zaintza beharretara moldatuta.
• Hika-lagun taldeak: Hitanoa praktikatzeko aukera eskaintzen dute.
• Berbalagun ibiltariak: Euskara praktikatuz paseatzeko taldeak, astean behin elkartzen direnak.
• Ortulagun: Bergarako ortu komunitarioetan euskara praktikatuz baratzea lantzeko aukera.

Egitasmo hauek euskara praktikatzeko espazio erakargarri eta dinamikoak sortzen dituzte, parte-hartzaileen interes eta beharretara egokituta.

Parte hartu nahi duzu?
Informazio gehiago edo izen-ematea egiteko, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jar zaitezke:
• Helbidea: Oxirondo plaza 2, 1. solairua (azoka)
• Telefonoa: 943 76 36 61 / 605 712 469
• E-posta: jardunkultura@topagunea.eus