Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioaren garrantziaz hitzaldia egingo da azaroaren 8an. Udalak eta Etxadik antolatutako solasaldi hau Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzenduta dago bereziki, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ondorengo telefonoetan: 943 77 91 26 edo 943 77 91 65. "Jakina da familiaren eta eskolaren arteko batasunak eta batez ere baterako lankidetzak indarrak biderkatzen dituela, bai umeen bidelagun izateko, bai hauen garapena eta hezkuntza sustatzeko. Adin txikikoentzako babes-faktore izateaz haratago, esan daiteke inplikatuta dauden helduentzat satisfazioa ere badela. Lanean batera jarduteak prozesua erraztuko duen komunikazio egoki baten beharra du. Hargatik, komunikazioan zentratu behar dugu, zer eta nola komunikatzen garen, zein oztoporekin aurkitzen garen komunikatzerako orduan (oztoporik bada)….", adierazi dute arduradunek.

Honela, ideia horiez gain, azaroaren 8ko hitzaldian, familiaren eta eskolaren arteko harremana eta komunikazioa adin txikikoen garapena sustatzeko gako izateko estrategia praktiko batzuk aurkeztuko dira, eta gai nagusietako bat honako hau izango da: “Zer behar dugu komunikazioa eraginkorra izateko. Finean, ezinbestekoa da jarrera positiboak sustatzea. Entzuten jakiteak besteak helarazi nahi diguna jasotzen lagunduko digu; baina horretarako gure igurikapen eta proiekzioak alde batera utzi behar ditugu. Zalantzan jarri gabe bestea onartzeak beste modu batean ikusteko aukera eskaintzen digu. Konfiantzaren bidez ikusi ahal izango dugu bai familiek bai profesionalek baliabide nahikoak dauzkagula aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, adin txikikoen onurarako", amaitu dute.