Bizitzeko ezinbestekoa da ura. Ekosistemek ur nahikoa behar dute, kalitatezkoa, baina baita gure gizarteak edozein arlotan ere (nekazaritza, industria, osasuna, kirola…). Kalitatezko ura ez da baliabide mugagabea. Horregatik, uraren erabilera jasangarriak arduratzen gaitu.

Ur sarearen kontserbazioan dihardugu etengabe, ur galerak antzemateko sentsoreak jartzen, matxurak konpontzen eta ur kontsumoak murrizten eta benetako beharretara egokitzen.

Ezagutzen al duzu Agorrosin ekintza gunean aurrera eraman dugun proiektua? 2013an zehar uraren kontsumoa murrizteko, erabilitako ura berrerabiltzeko –kale garbiketan, kanpoko berdegunearen zaintzan, bizikleten garbiketan- eta egunero isuri behar dugun urak ingurumenean eragin kaltegarririk izan ez dezan, hainbat instalazio eta lan egin ditugu. Lan horiei eta aurretiko beste batzuei esker, Agorrosingo kudeaketa aipagarria da jasangarritasun irizpideek bertan duten garrantziagatik.