Denoi dagokigu ingurumenarekin arduraz jokatzea. Horregatik, jasangarritasuna ezinbesteko balioa dela sinisten dugulako, hainbat lan arlotan ari gara lanean: udal bezala ditugun betebeharrei aurre egiten, herritarren kezkei erantzuna ematen saiatzen, horretarako gure baliabideak erabiltzen eta beste Administrazioekin elkarlana bilatzen.
Jasangarritasuna balore transbertsala dela ulertzen dugu eta hainbat udal departamendu ari gara lanean arlo honetan.
Bi dira gure lehentasunak:

Urriaren 17an egingo da erreka garbiketa auzolana
Erreka ondo garbitzeko jende gehiago behar da; ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Lorezaintzako brigadek ateratako egurra jasotzeko egindako deialdiaren esleipena eta itxaron-zerrenda
Zozketan bi onuradun daude eta hurrengotarako itxaron-zerrenda.

Garbigunea astelehenetik ostiralera 09:00etik 13:30era arteko ordutegian
Gremioek bakarrik erabil dezakete.

Debagoieneko Mankomunitateko Hondakinen Bulegoko txartelak telefonoz bakarrik eskuratu ahal izango dira
Udaletxean ez da zerbitzu hori emango, eta 943 50 47 21 telefono zenbakira deituta tramitatuko da.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- hurrengoa ›
- azkena »