webmaster-k Or, 2026-09-18 10:57-n bidalia
Irailaren 28ra arte zabalik izango da izena emateko epea Bergarako Udal Euskaltegian. Urtero bezala, ikastaro eskaintza zabala dute euskara ikasi edota hobetu nahi duten 16 urtetik gorako guztientzat.
Maila guztietako taldeak izaten dira (A1etik C2ra), goizez nahiz arratsaldez, titulua ateratzeko edota besterik gabe norberaren euskara hobetzeko: berbetan erraztasuna hartzeko, irakurketa lantzeko, pixka bat idazten hasteko...
Autoikaskuntza ikastaroak ere badituzte; hartara, astean behin euskaltegira joanda ikasleak aukera du bere martxan, etxean, ikasteko.
Gainera, dirulaguntzak dituzte, euskaltegiak berak emanak nahiz Eusko Jaurlaritzarenak. Aurten, nabarmentzekoa da EUSKARA BONUA, hasiera mailetako ikasleei zuzendua. Bonu horren bidez, lehen ikasturtean ordainketa bakarra eginda ikasleek hainbat urtez doan ikasteko aukera izango dute.
Eskaintzari eta dirulaguntzei buruzko informazio zabalagoa jasotzeko, jo Udal Euskaltegira, Irizar jauregira (Barrenkalea, 33), deitu 943 76 44 53 telefonora edota idatzi euskaltegia@bergara.eus helbide elektronikora.

