Bergarako Udalak jakinarazi du 2026ko landa-lurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokion borondatezko ordainketa epea zabalik dagoela. Zergadunek 2026ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean egin ahal izango dute ordainketa.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 30ean kobratuko dira automatikoki, zergadunek agindutako kontu korronteetatik, baimendutako finantza-erakundeen bidez.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak zergadunek adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean ordaindu ahal izango dira:

Udaletxeko B@Z – Arreta Zerbitzua bulegoan:
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, eta ostegun arratsaldeetan 16:00etatik 19:00etara.
Ordainketa egiteko, kreditu edo zordunketa txartela, diru-legezkoa edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabil daiteke.

Udaletxeko bulego elektronikoko kutxazainetan:
Astelehenetik igandera, 06:00etatik 22:00etara.

Online, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez:
Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan, “Nire Ordainketa on-line” atalean (www.bergara.eus).
Ordainketa egiteko aukera: kontu-kargua, kreditu edo zordunketa txartela edo Bizum.

Udalak gogorarazi du borondatezko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriei premiamenduzko prozedura aplikatuko zaiela. Horren ondorioz, hasierako zenbatekoari errekarguak, berandutza-interesak eta, hala badagokio, kostuak gehituko zaizkio.

Informazio gehiago: www.bergara.eus edo Udaleko B@Z bulegoan.

Eranskinak: