Herritarren bozka gehien jaso duen kartela "Bergara Alai" izan da. Baina herritaren bozka eta batzordekieena guztira batuta “BERGARA GARA” kartela izan da irabazlea.

Epaimahaia apirilaren 29an bildu zen eta bertan parte hartu zuten epaimahaikideak ondorengoak izan ziren:

Iñaki Larrañaga: Komunikazioa eta diseinuan aditua
Yeni Garcia: Udaleko Berdintasun teknikaria
Aranzatzu Loidi: Udaleko Prebentzio Teknikaria
Maite Usabiaga: Kultura saileko ordezkaria
Alex Molano: Arizondo argazkigintza elkartea
Unai Azkarate: BEART elkartea
Jai batzordearen bozka batzordea osorik bildu eta gero jaso zen.

Epaimahaikideen bozka jaso eta gero, bozka gehien jaso zuen kartela ondorengoa izan da: BERGARA GARA: Maddi Martin Olaskoaga