Bergarara 2025ean bizitzera etorri diren herritarrei ongi etorri ekitaldi bat antolatu die Bergarako Udalak larunbat honetan, martxoaren 7an. Topaketa goizeko 11:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Horretarako, bergarar berriek gonbidapen gutun bat jaso dute azken asteetan beren etxeetan.

Udalaren hitzetan, herrian gaur egun inoiz baino jatorri eta kultura aniztasun handiagoa dago, eta aniztasun hori zaindu eta kudeatzea herriaren erronka garrantzitsuenetako bat da. Helburua da Bergarara bizitzera iritsi direnei harrera atsegina egitea eta tokiko komunitateko eragileak gertutik ezagutzeko aukera ematea.

Ekitaldira bertaratzen direnek mokadu txiki bat partekatzeko aukera izango dute, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko giro lasai batean.