Bergarako Udalak Adimen Artifizialaren (AA) inguruko jardunaldi praktiko bat antolatu du herriko merkatarientzat, datorren martxoaren 2an, Irizar Jauregian. Saioa doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, plaza mugatuak direlako.

AAren gorakada etengabekoak direla eta, udal ordezkariek nabarmendu dute tresna hauek eskuragarriagoak eta erabilgarriagoak direla gero eta negozio txiki gehiagorentzat. Horregatik, 2 orduko saio honetan merkatariek aukera izango dute AAren oinarriak ulertzeko eta eguneroko lanean aplikatzeko moduak ezagutzeko, inolako ezagutza tekniko berezirik gabe.

Jardunaldia 14:30etik 16:30era izango da, euskaraz, eta Nerea Oyarzabal, Gipuzkoako Ingeniaritza Industrialeko Elkargoko OAP teknikaria, izango da hizlaria.

Prestakuntzan zehar, parte hartzaileek Adimen Artifiziala zer den eta nola funtzionatzen duen azalpen ulerterrazez jasoko dute. Gainera, ChatGPT, NotebookLM eta Gemini tresnen bidez egindako adibide eta erakustaldi praktikoen bitartez, negozio txikietan izan ditzaketen aplikazioak ezagutuko dituzte.

Gainera, saioaren barruan AAren inguruan dauden mito eta beldur ohikoenak apurtzeko espazioa ere egongo da, praktika onak eta erabilera arduratsua landuz.
Izen-ematea zabalik
Ekimena doakoa bada ere, leku mugatuengatik aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

Izen-ematea eta informazio gehiago: https://labur.eus/2xdezbye