webmaster-k Or, 2026-01-16 13:26-n bidalia
Agorrosingo igerilekuko teilatua berritzeko lanak amaitzear daude, eta, ondorioz, urtarrilaren 24tik aurrera instalazioko barruko igeritoki biak berriro zabalik izango dira ohiko zerbitzuarekin.
Lan horien azken fasea behar bezala burutu ahal izateko, urtarrilaren 22an eta 23an (osteguna eta ostirala) igerileku txikia itxita egongo da.
Urtarrilaren 24tik aurrera, berriz, erabiltzaile bakoitzaren kuotari dagokion zerbitzu arrunta berreskuratuko da.
Igeriketa Eskolan izena emanda dauden pertsonei informazio zehatza jasoko duten posta elektroniko osagarri bat bidaliko diegu datozen egunetan.
Helduen Igeriketa Ikastaroak 25/26:
IGERIKETA HASTAPENA: Astelehen – asteazken 19:15
IGERIKETA HOBEKUNTZA: Astearte – ostegun 19:15
• Izen-ematea: urtarrilaren 16tik 25era, Agorrosingo harreran.
• Zozketa (beharrezkoa bada): urtarrilaren 28an.
• Ikastaroen hasiera: otsailaren 2an eta 3an.
• Aldaketarik balego, ikasleei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

