webmaster-k Al, 2025-10-13 09:56-n bidalia
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako:
• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira. Bestalde, jakinarazten da HABEk ere dirulaguntza ematen duela.
• Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
• UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
Epeei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2026ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).
Hiru dirulaguntzen inguruko informazio gehiago:
• Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus)
• Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779 .
• Eta Idazle Eskolak antolatutako ikastaroen inguruko informazioa bere webgunean: Izen-ematea – Idazle Eskola