Bergarako Udala-k La, 2025-03-22 11:34-n bidalia
Martxoaren 20an, haize bolada bortitzek Agorrosin igerilekuko estalpean eragindako kalteen ondorioz, kirol zentroa eta inguruko espazioak aldi baterako itxi behar izan zituen Udalak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
Martxoaren 21ean, arratsaldez, espezializatutako enpresa batek teilatuan eroritako zatiak kendu ditu, solte zeudenak finkatu, eta estalpeko egitura egonkortu du. Egindako lanen ondoren, segurtasuna bermatuta dagoela baieztatu ahal izan du Udalak.
Ondorioz, martxoaren 22an, larunbata, 16:00etan berriro irekiko da Agorrosingo kirol gunea. Instalazio guztiak egongo dira erabilgarri igerilekua izan ezik. Bestalde, astelehenetik aurrera lehorreko ikastaroak normaltasunez emango dira.
Igerilekuari dagokionez, itxita jarraituko du bere sabaiaren egoera teknikoak behar bezala aztertu arte.