Bergarako Udala 2025-2030 Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Plan Estrategikoa gauzatzen ari da, herriko kirolaren etorkizuna zehazteko asmoz. Plan honetan, datozen urteetarako ardatz nagusiak eta ekintza proposamenak jasoko dira, herriko eragile desberdinen ekarpenak ardatz hartuta.

Orain arte, hainbat talde eta erakundek parte hartu dute Plan Estrategikoaren diseinuan: Bergarako Eskola kiroleko koordinatzaileak, kirol elkarteak, elkarte sozialak, Agorrosingo erabiltzaileak, Osasun Zentroko langileak eta Udaleko teknikariak, besteak beste.

Diseinuaren lehen fasea amaituta, Plan Estrategikoaren zirriborroa aurkezteko ordua iritsi da. Horretarako, Bergarako Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, ekarpen berriak jaso eta Planaren azken bertsioa aberasteko.
Aurkezpen saioa 2025eko urtarrilaren 22an egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko Pleno aretoan. Saio honetan parte hartzea ezinbestekoa da herritarren iritziak eta ikuspegiak ezagutzeko, eta Udalak bertaratutako guztien laguntza eskertuko du.

Deialdiaren xehetasunak:
• Eguna: 2025eko urtarrilak 22
• Ordua: Arratsaldeko 6etan
• Lekua: Bergarako Udaletxeko Pleno aretoa