Bergarako Udal Euskaltegiak matrikulazio epea ireki du 2024-2025 ikasturterako, eta, hala nahi duenak, izena eman ahalko du irailaren 27ra arte. Eskaintza zabala eskainiko du udal euskaltegiak, izan ere, maila guztietan (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) euskara ikastaro ezberdinak eskaintzeaz gain, alfabetatze ikastaroak zein mintza taldeak antolatuko dira.

Horrez gain, autoikaskuntza ikastaroak ere izango dira, euskaltegira astean behin joan behar izateko, Bukatzeko, etorkinei zuzendutako AISA harrera ikastaroak eta DBHko ikasleentzako euskara errefortzuak eskainiko dira.

Ikastaroen finantziazioari dagokionez, diru laguntza ildo ezberdinak eskainiko dira. Gauzak horrela, Bergaran erroldatuta dauden herritarrak diruz lagunduko ditu Udalak. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza berezia egongo da 2006, 2007 eta 2008an jaiotako C1eko ikasleendako. Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza berezia eskainiko du hasiera mailako (A1) ikasleendako.

Udal Euskaltegiko bulegoko ordutegia: 08:00-12:30 / 14:00-18:30
Telefono zenbakia: 943 764 453
Emaila: euskaltegia@bergara.eus