Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako zozketa bat egingo du izena eman dutenen artean irailaren 10an, 12:00etan, eta, ondoren, zozketako irabazleen izenak www.bergara.eus web orrian argitaratu beharko dira. Zozketan irteten direnak, pertsona bat gehiago eraman ahalko du.

Zozketan atera den norbait ezin bada egun horretan bertaratu (eta baimen edo aukera hau ezin denez eskualdatu), Udaleko Kultura Zerbitzuan horren berri eman behar du, honako ordutegian deituta: 8:00etatik 14:00etara.
Kultura arloko telefono zenbakia: 943 77 9159

Kultura Zerbitzuan erreserba-zerrendara joko dute eta libre lagatako aukera eskainiko dute, itxoite-zerrendaren hurrenkeran. Eskarian agertzen den telefonora deitu (bi aldiz deituko zaio) eta hartuko ez balu edo ezezko erantzuna jasoko balitz, hurrengoari eskainiko zaio.

Ezezko erantzuna eman duena edo deia hartu ez duena itxoite-zerrendatik baztertua izango da.

Izena emateko: https://bergara.eus/eu/node/19854