Euskadiko Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du irailaren 6ean Bergarako San Pedro elizan, bertan dagoen Stoltz Freres organoaren aldeko kontzertu onuragarrian. Kontzertu horretarako sarrerak asteazken honetan, uztailaren 24ean, jarriko dira salgai 18:00etatik aurrera hurrengo loturan: https://seminarixoa.eus/gertaera/euskadiko-orkestraren/

Azken hilabeteetan San Pedro elizan dagoen organo erromantikoa berritu da erakunde publikoen laguntzaren, tartean Bergarako Udala. Orain, berriz, organoaren inguruan dauden zenbait elementu berritzeko kontzertu onuragarria antolatu dute Euskadiko Orkestrak, Bergarako Stoltz Freres Organoaren Lagunak elkarteak eta Bergarako Udalak.

Kontzertuaren programa:

Mozart, Wolfgang Amadeus (1756 – 1791)

Biolin eta orkestrarako 5. kontzertua la maiorrean, K.219 “Turkiarra”

·      I Allegro aperto

·      II Adagio

·      III Rondó: Tempo di minuetto

 

Schubert, Franz (1797 – 1828)

5. Sinfonia si bemol maiorrean, D.485

·      I Allegro

·      II Andante con moto

·      III Menuetto: Allegro molto

·      IV Allegro vivace