2024ko ekainaren 30ean San Martzialen kantina eta txosnaren ustiapena adjudikatzeko zozketaren emaitzak
2024ko ekainaren 06an, eguerdiko 11:30etik 11:45era kantina eta txosnaren ustiapena adjudikatzeko zozketa egin zen.
Guztira 4 eskaera jaso ziren eta aurkeztutako taldeak honakoak dira:
- Harrera elkartea
- Ikasle Abertzaleak
- Bergara Aurrera
- LAB sindikatua
Zozketa egiteko eskaera bakoitzari zenbaki bat jarri ondoren eta papeletak erabilita zozketa egin da, eta hurrenkera honakoa da:
- Ikasle Abertzaleak
- LAB sindikatua
- Bergara Aurrera
- Harrera elkartea
Ondoren ikusita talde bakoitzak zer ustiatzeko eskaera egin zuen, eta, hori kontuan hartuta, honako adjudikazioak egitea proposatu da:
- Ikasle Abertzaleei txosna
- LAB sindikatuari kantina.
Itxaron zerrendan geratzen dira jarraian zehazten den hurrenkerarekin:
1.- Bergara Aurrera
2.- Harrera elkartea
2024. urteko San Martzial jaietan zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzeko deialdia ireki berri du Bergarako Udalak.
Bi adjudikazio-hartzaile izan daitezke ustiatzeko baimenaren esleipendun. Parte-hartzeko baldintzei dagokionean, Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek ere, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, baina betiere azken hauek aurreko urtean San Martzial egunean txosnaren edo kantinaren adjudikazio-hartzaile izan ez badira.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 10ean, 12:00etan, bukatuko da, eta udaletxeko B@Z zerbitzuan edota modu telematikoan aurkeztu beharko dira eskaerak (B@Q edo bestelako ziurtagiri elektroniko baten bitartez) dagokion inprimakia erabilita. Ustiapena bera arautzen duen oinarrietan jasotzen dira ustiatzaileak bete beharreko baldintzak. Zalantza edo argibidetarako posta helbide honetara bideratu daiteke kontsulta: kultura@bergara.eus
Informazio guztia hemen: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/ AYTO/ USCServicioCiudadanoVer15WEB/ home.do?De=EU074
( Kultura, euskara, kirolaren.... sustapena / Jaiak eta ikuskizunak : San Martzialgo zelaiko kantinaren eta txosnaren ustiapena )