Bergarako Udala-k Az, 2024-05-22 11:44-n bidalia
Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. Edizioaren sari banaketa ospatuko da Bergaran asteburu honetan. Sari-emate ekitaldia maiatzaren 26an, igandea, izango da, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoan. Ekitaldia Youtuben ere ikusi ahal izango da, ‘Bergarako Udala’ kanalean. Ekitaldiaren izena: Koldo Eleizalde sari emate ekitaldia.
331 lan jaso dira guztira edizio honetan. Aurreko urteetako parte hartzearekin alderatuta, beherakada izan da lan idatzietan eta igoera nabarmena interpretazio arloan: antzerkian eta ipuin-kontaketan.
Epaimahaiaren hitzetan, “aipatzekoa da azken genero horietan kalitatearen aldetik ere izan den hobekuntza. Aurkeztu diren lan batzuk lanketa handi baten emaitza dira bai gidoiaren, bai eszenografiaren eta bai interpretazioaren aldetik. Oso positibotzat baloratzen dugun alderdia da, udalaren apustuetako bat ahozko generoak indartzea baita”.
Gainerako generoei dagokienez, berriz, epaimahaikoek Komikiko 3. taldeko irabazlea (Bitorianatxo Alemanian) nabarmendu dute: lanaren orijinaltasunagatik, gidoiagatik, marrazkietako xehetasun mailagatik…
Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira, generoka eta kategoriaka sailkatuta:
IPUIN IDATZIA
1. kategoria: 2016-17an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
· Mariñe Gabilondo. Lanaren izenburua: Mariren hankak.
· Danel Gomez. Lanaren izenburua: Basoko animaliak.
· Lur Unamuno. Lanaren izenburua: Txakur galdua.
2. kategoria: 2014-15ean jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
· Anouk Izagirre. Lanaren izenburua: Kangurua edo untxia?
· Lur Cuadros. Lanaren izenburua: Baso misteriotsua.
· Maddi Outeriño. Lanaren izenburua: Naia eta bere lagunak Anbotoko Mariren bila.
3. kategoria: 2012-13an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
· Ur Asurmendi. Lanaren izenburua: Biloson.
· Kaiet Azkarate eta Hur Bilbao. Lanaren izenburua: Etxe sorgindua.
· Irati Samaniego. Lanaren izenburua: Haizeren liburu magikoa.
4. kategoria: 2009-2010-2011an jaioak. Hiru sari eman dira:
1. saria: Nerea Badiola. Lanaren izenburua: Najmaren azken desioa.
2. saria: Ekia Mendieta. Lanaren izenburua: Liburu misteriotsua.
3. saria: Lur Mendieta. Lanaren izenburua: Itxaropena.
5. kategoria: 2008an edo aurretik jaioak. Hiru sari eman dira:
1. saria: Mikel Martinez. Lanaren izenburua: Artemuga.
2. saria: Maddi Martin. Lanaren izenburua: Azalaz haratago.
POESIA
5. kategoria: 2008an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:
1. saria: Asier Iparragirre. Lanaren izenburua: Endeka pena
2. saria: Ainhoa Pardina. Lanaren izenburua: Bihotza.
BERTSOAK EDO KOPLAK
1. kategoria: 2010ean edo ondoren jaioak. Bi sari eman dira, maila berean:
· Aranzadi ikastola, LH-6 B gela. Lanaren izenburua: Bergarako jaixak.
· Aranzadi ikastola, LH-6 C gela. Lanaren izenburua: Superheroiak.
2. kategoria: 2006-2007-2008-2009an jaioak. Sari bat eman da:
1. saria: Leire Galeano. Lanaren izenburua: Euskara.
3. kategoria: 2005ean edo aurretik jaioak. Sari bat eman da
1. saria: Ekaitz Aranberri, Andoni Dukun, Unai Garmendia eta Iñigo San Jose. Lanaren izenburua: Bertso berriak Untzueri jarriak.
KOMIKIA
1. kategoria: 2012-13-14an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
· Elixabete Gabilondo. Lanaren izenburua: Marti planeta.
· Haitz Etxebarria eta Amaia Gomez. Lanaren izenburua: Txinara bidaia.
2. kategoria: 2009-10-11an jaioak. Bi sari eman dira:
1. saria: Enara Lalinde. Lanaren izenburua: Klaus.
2. saria: Enara Granados eta Leire Moncayola. Lanaren izenburua: Moski Deba haranetik.
3. kategoria: 2008an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:
1. saria: Maite Txintxurreta. Lanaren izenburua: Bitorianatxo Alemaniara.
2. saria: Maite Errasti. Lanaren izenburua: Amankomunean?.
INTERPRETAZIOA ETA KONTAKETA
1. kategoria: 2018an edo ondoren jaioak. Sari bat eman da:
· San Martin Agirre herri eskola, HH-5. Lanaren izenburua: Sagutxo musikaria.
2. kategoria: 2012-2017 bitartean jaioak. Lau sari eman dira, maila berean:
· Alaine Da Silva. Lanaren izenburua: Untxi txikia.
· Olatz Almortza. Lanaren izenburua: Otsoa.
· Jarduneko antzerki eskola. Lanaren izenburua: Landako eta hiriko.
· Nagore Aranda, Paule Arrizabalaga, Maddi Beitia, Mattin Etxezarreta, Nahia Larrañaga, Irune Maestre, Enara Martin eta June Tudanca. Lanaren izenburua: Ikastolako irteera.
3. kategoria: 2008-2011 bitartean jaioak. Hiru lehenengo sari eman dira:
1. saria: Miren Agirrezabal, Irati Aperribai, Edith Arana, Laia Arrieta, Elene Perez eta Nahia San Vicente. Lanaren izenburua: Epa hi!
1. saria: Nagore Osa. Lanaren izenburua: Bizitza ez da beti erraza.
1. saria: Musika Eskola. Lanaren izenburua: Txoriekin berba eitten zeban emakumia.
4. kategoria: 2007an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:
1. saria: Kokoxa antzerki taldea. Lanaren izenburua: Gu (Medea).
2. saria: Maite Errasti. Lanaren izenburua: Gure Bekereke maitia.