Oinarriak
- taldea: 7 urtera arte
- taldea: 8-9-10 urtekoak
- taldea: 11-12-13-14 urtekoak
2.- Interesatuek marrazkian edo pinturan parte har dezakete.
3.- Gaiak festetakoak izan behar dute: kalejirak, barrakak, sukaldaritza lehiaketa, Erraldoi eta Buruhandiak, Bitorianatxo…
4.- Parte-hartzaileei bertan emango zaie behar duten materiala.
5.- Laminen zigilatzea goizeko 10:30etik aurrera San Martin plazan egingo da.
6.- Lanak San Martin plazan soilik egin ahal izango dira eta eguerdiko 12:30ak baino lehen San Martin plazan entregatu beharko dira.
7.- Antolatzaileek izendatutako epaimahaiak egingo du saridunen aukeraketa.
8.- Sari-banaketa egunean bertan eguerdiko 13:00etan San Martin plazan egingo da.
9.- Sariak* honako hauek izango dira:
- 1 taldea: 5 sari (10 €-ko balioa duten bonuak).
- 2. taldea: 5 sari (20 €-ko balioa duten bonuak).
- 3. taldea: 5 sari (30 €-ko balioa duten bonuak).
*Bonu hauek Bergarako komertzioetan gastatu ahal izango dira.
Epaimahaiak aurkeztutako lanen teknika eta sormena baloratuko ditu.
Sariak banatzeko orduan, kategoria bakoitzean dagoen partehartzaile-kopuruaren arabera, epaimahaiak aldaketak egin ahal izango ditu.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, zehaztutako oinarriak onartzea suposatzen du.
Oharra.- Antolatzaileek parte-hartzaileei amantala ekartzea gomendatzen diete.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
XLIV. haur eta gazteen Simon Arrieta plastika sariketa OINARRIAK | 573.83 KB |