Bergarako Udalak lizitaziora atera berri du Agorrosingo taberna eta jatetxearen kudeaketa. Kontratua lau urteetarako izango da, eta, gutxienez, Agorrosin zabalik dagoen egunetan taberna irekita egon beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Hileko gutxieneko alokairua 756,64 eurokoa (BEZa barne) izango da. Lizitatzaileek prezioa hobetu ahal izango dute; alegia, kopuru hori gorantz hobetu ahal izango da.

Oinarri eta informazio guztia hurrengo loturan kontsulta dezakezu: https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/eu/contenidos/anu...