KIROL KANPUSA:
Udako oporretan, kanpoko kirol ekintzetan oinarritutako kanpusa. Hasiera batean, Agorrosin gunean zentratuko da nagusiki, baina eguraldiaren arabera, beste udal kirol guneetan ere egingo ditugu ekintzak.
Bi aukera egongo dira: 3 astetako ikastaroa egin ahalko da edo 4 astetakoa. Laugarren aste horretan taldeen eraketa berria egingo da.
HELBURUA:
Aisialdia aprobetxatuz, bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatzea dugu helburu. Opor garaian daukaten denbora librean, jarduera fisikoa eta kirol ezberdinez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
EDUKIAK:
Tenisa, beisbola, hockeya, badmintona, boleibola, natur jarduerak, ur jolasak… taldearen kirol eskaerekin malguak izango gara.
- Ekainaren 23tik uztailaren 11ra (3 aste aukeratuz gero)
- Ekainaren 23tik uztailaren 18ra (4 aste aukeratuz gero).
Ordutegia: 10:00-13:00
2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016an jaiotakoak
IZEN-EMATEAK: Apirilaren 28tik maiatzaren 12ra (biak barne). / Bergaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
-
INTERNETEZwww.bergara.eus edo www.bergarakirola.eus webgunean, UDALEKUAK atalean
-
AGORROSIN EKINTZA GUNEANAstelehenetik ostiralera 6:30-20:00Larunbat eta igandeetan: 9:00-13:30-16:00-19:00
PREZIOA:
Aukeratutako aste kopuruaren arabera eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren arabera izango da. Tarifa soziala eskatzeko aukera egongo da.
TARIFA SOZIALA:
Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:
-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.
Pertsona bateko bizikidetza-unitatea |
22.029,00€ |
Bi pertsonako unitate familiarra |
29.805,23 € |
Hiru pertsonako unitate familiarra |
35.247,67 € |
Lau pertsona edo gehiagoko unitate familiarra |
40.689,91 € |
IZENA EMANDAKOEN ZERRENDAK:
- BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Maiatzak 13
- ZOZKETA EGUNA (ikasleen gehiengo kopurua gaindituz gero): Maiatzak 14
- BEHIN BETIKO ZERRENDAK: Maiatzak 14
Behin behineko zerrendak eta aurrera aterako ditugun taldeen berri izatea, izena eman duenaren ardura izango da. Informazio hori Agorrosingo iragarki taulan eta www.bergarakirola.eus webgunean eskura egongo denez, ez da inongo jakinarazpenik egingo.
ORDAINKETA:
Behin plazak esleitutakoan egin beharko da ordainketa eta orduan jasoko dute familiek beharrezko informazioa.
Informazio gehiago: HEMEN