Haurren eta nerabeen nazioarteko egunaren baitan, Bergarako udalak haurrek eta nerabeek herritar eta subjektu aktibo gisa dituzten eskubideen aldarrikapenarekin bat egiten du.
Pertsona osoak dira eta beharrak, sentimenduak eta iritziak dituzte. COVID-19ak eragindako pandemiaren lehen hilabeteetan subjektu pasibo bihurtu dira eta egiturazko eskubide urraketa eragin zaie. Udalak erdigunean jarri nahi ditu, subjektu aktibo gisa dagozkien maila guztietako eskubideak aitortuz.