UDALEKU IREKIAK 2025
Orri honetatik bertatik eman dezakezue izena
PARTE-HARTZAILEAK
-
2013-2020 urte bitartean jaiotako haurrak.
-
Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du edo udaleku irekien garaian Bergaran bizi beharko da (familiarekin, harrera familiarekin...).
Antolaketa:
-
HH4 eta HH5 (2019 eta 2020an jaiotakoak) – Mariaren Lagundia ikastolan.
-
LH1 eta LH2 (2017 eta 2018an jaiotakoak) – San Martin eskolan.
-
LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2013, 2014, 2015 eta 2016an jaiotako haurrak) – Aranzadi ikastolan.
-
HH2 eta HH3 (2022 eta 2023an jaiotakoak) egin duten ikasleentzat ez da udaleku irekirik antolatuko baina herriko hiru ikastetxeek antolatuko dute hauei zuzendutako aisialdi zerbitzua ikastetxean bertan. Informatu zure ikastetxean.
-
Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira (2013 – 2022 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta) baldin eta gutxieneko 12 laguneko taldea sortzen bada.
Gutxieneko 12 laguneko talde hau aste guztietan mantendu beharko da, hau da, laugarren asterako 12 laguneko minimora iritsi ezean ez da auzoan 4. asterako udaleku irekirik eskainiko.
IZEN EMATEA
- www.bergara.eus web gunean UDALEKUAK atalean
- Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
- Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
- Astelehenetik ostiralera 8:15 – 20:15
- Larunbatetan: 9:00 – 13:00
PREZIOA:
UDALEKU IREKIAK |
3 ASTEKO IRAUPENA |
4 ASTEKO IRAUPENA |
TARIFA SOZIALA 3 ASTE |
TARIFA SOZIALA 4 ASTE |
Lehenengo eta bigarren seme-alaba |
89€ bakoitza |
112€ bakoitza |
42€ |
54€ |
Hirugarren umea eta ondorengoak |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
ORDAINKETA
Izena ematerakoan eskatzaileak kontu korronte zenbakia emango du eta udalak pasatuko du bankutik bakoitzari dagokion zenbatekoa.
TARIFA SOZIALA UDALEKU IREKIETAN:
Bi pertsonako unitate familiarra. |
29.805,23 € |
Hiru pertsonako unitate familiarra. |
35.247,67 € |
Lau pertsona edo gehigoko unitate familiarra |
40.689,91 € |
TARIFA SOZIALA ESKATZEKO PROZEDURA
-
Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
-
Ostegunetan: 7:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
TARIFA SOZIALA ESKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
-
Unitate familiarra osatzen duten kide guztien NAN agiriak.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren agiria edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).
-
Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako "lan-bizitza" agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.
-
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3. puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE edo jasotzen ari den laguntzaren egiaztagiria.
IZEN-EMATEA INTERNET BIDEZ
Formularioa osatu: