Bergarako Udala-k Az, 2024-02-21 12:25-n bidalia
Etorkizunari imajinazio komunitariotik erantzungo dion Bergara aktiboa eraiki nahi dugu. Kontzeptu korapilatsua iruditu dezakeen arren, hiru elementu garrantzitsu barnebiltzen ditu esaldi horrek: Etorkizuna, Imajinazioa eta Komunitatea.
Historikoki jakinduria handiko herria izan da Bergara. Jakinduria; gure gizartearen momentuko erronkei erantzuteko, eta gizarte eta komunitate bezala garatu ahal izateko. Eta jakinduria zerbait bada, imajinazioa da.
Legegintzaldi Plan honen bidez Bergarako udaletik jakinduria hori eguneratu eta balioan jartzeko bidea abiatu nahi dugu. Lau urteren ostean, Aldaketatik Eraldaketara igarotzeko sasoia da, eta, helburu horretan, zuen laguntza beharko dugu. Ortzimuga hori lortzeko ezinbestekoa izango da munduaren ikuskera berri bat, besteen artean, feminismoak eskeintzen digun munduaren ikuskera berria. Gizarte feminista eraiki nahi dugu.
Legegintzaldi Plan hau osatzeko zuen iritziak jaso nahi izan ditugu. Zinegotziok udaletxetik kalera jaitsi gara, zuen lehentasunak eta kezkak entzun ditugu, eta horiek guztiak Udaleko teknikarien ezagutzarekin uztartu ditugu. Lan guzti horretatik bost erronka edo lan ildo nagusi zehaztu ditugu: Arnasguneak, Euskara, Zaintza eta Bakardadea, Etxebizitza eta Komertzioa eta alde zaharra.
Ez dira helburu bakarrak izango, baina badira hurrengo lau urteetan lehenetsiko ditugun bost gidalerro. Plan itxi bat barik, Plan bizi bat izango da, momentuan momentuko erronkei erantzungo diena baina baita epe luzera begira jarriko dena.
Guztion laguntzarekin Bergara hobe bat dugu irabazteko.
KONTSULTATU ERRONKA GUZTIAK: https://bergara.eus/sites/default/files/dokumentu-fitxategi/bergara_gobe...