Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2025. urtean, behean jasotako data edo epealdietan nagusiki 2-10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako feriekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

1.- Gabon garaian, Munibe plazan. Abenduko lehen igandetik hurrengo urtarrilaren 6aren ondorengo lehen igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2024ko azaroaren 29tik, 2025ko urtarrilaren 12ra.*

2.- Karnabal garaian, Fraiskozuri plazan. Karnabaletako asteartearen aurreko asteazkenetik, ondorengo igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2025ko otsailaren 26tik martxoaren 9ra arte.* Lursailen banaketa eta neurriak oinarri arautzaile hauekin batera argitaratutako planoetan azaltzen dira.

 

Tramitaziori eta eskaerak egiteari buruzko informazioa hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 8an, 13:00etan, bukatuko da.

Zerrendak eratzeko zozketa publikoa 2024ko azaroaren 12an, 13:30etan izango da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da honako estekan: https://apps.euskadi.eus/appcont/lizitazioa/directo_bergara_es.html.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus