Bergarako Udala-k Og, 2023-06-22 09:48-n bidalia
Asteburu honetan ospatuko dituzte San Juan jaiak. Hilabete hasieran jarri zuten martxan egitaraua, ekainaren 10ean San Juan auzoa ezagutzeko ekimena egin baitzuten. Horrez gain, hilaren 20tik 22ra ortuak ikusten eta baloratzen aritu dira lehiaketarako, eta sariak larunbatean banatuko dituzte.
Bihar, berriz, arratsaldeko 18:00etan lizarra, eliza eta Santutxu apaintzea egingo dute, loreak jarriz. 21:00etan, berriz, San Juan suak piztuko dituzte baserrietan.
San Martin plazan, ostera:
Musika eskolatik 19:00etan Seminarixoaren aldeko arkupeetan konboen kontzertua egingo dute. Eta iluntzean, Jardun elkarteak, Xaxau Jai herrikoien konpartsak lagunduta, ‘Solstizio gaua’ antolatu du. 22:00etan sua piztuko dute, eta trikitilariek girotuko dute momentua. Horretaz aparte musika emanaldiak, dantza eta ipuin kontaketa egingo dituzte.
San Juan egunerako, berriz, egitarau oparoa aurreikusten dute San Juan auzoan:
· 12:00etan, meza erretiratuen abesbatzarekin.
· Ondoren, luntxa egingo dute herriko trikitilariek girotuta.
· 13:00etan, X. Lore-sorta lehiaketako sariak banatuko dituzte; bi sari egongo dira: bat auzoan bizi direnentzat, eta, bestea, gainerakoentzat.
· 13:15ean, omenaldia egingo diete auzoko laurogei urtetik gorakoei. Aurreskua dantzatuko diete Oier Iturbek eta Garazi Igarzak.
· Segidan, XII. Ortu lehiaketako sariak banatuko dituzte.
· 14:00etan auzotarren bazkaria egingo dute Tartufo jatetxean, eta bazkalondoan opariak zozketatuko dituzte.