Hondakinen bilketa selektiborako sistema martxan jartzean hauek izango dira herritarrek kontuan izan beharrekoak:
- Hondakinak ateratzeko ordutegia: 20:00-23:00
- Hondakin organikoak (marroia): astearte, ostiral eta igandeetan. Esekitokietan.
- Errefusa (grisa): ostegunetan. Esekitokietan.
- Ontzi arinak (horia): egunero. Edukiontzi handietan.
- Papera/kartoia (urdina): egunero. Edukiontzi handietan.
- Beira (berdea): egunero. Edukiontzi handietan
- Pixoihalak eta konpresak: egunero. Esekitokietan.
Industriak eta merkateriek beste ordutegi eta egutegi batzuk izan beharko dituzte kontuan.
Garbigune Ibiltaria
Ezaguna denez, hainbat hondakin, bereziki kutsakorrak direlako edota birziklatze prozesu berezia dutelako, Garbigunean utzi beharrekoak dira.
Bergaran, hilean bi aldiz, Garbigunea bera izango da herritara etorriko zaiguna. Udaletxe aurrean kokatuta egoten den Garbigune Ibiltariari esker mota honetako hondakinak era errazean bota ahalko ditugu. Ikusi egutegia.