2023an Aroztegi aretoan beren lanak erakutsi nahi dituzten artistek 2022ko azaroaren 21eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beraien eskaerak. Horretarako, interesdunak, eskaria Bergarako Udal Erregistroan aurkeztu beharko du, edo online tramitazio bidez bestela, baldintzen pleguan erantsitako ereduarekin eta eskatutako dokumentuekin. 

Aroztegi aretoa Bergarako erdigunean kokatuta dagoen erakusketa areto bat da. Erreferentziazko gune bat da, eta bertan, urte guztian zehar era guztietako erakusketak izaten dira, besteak beste, eskultura, taila, argazkiak, margolanak… 

Aretoak 100 pertsonarentzat edukiera du eta elbarrituentzat egokitua dago.

Informazioa: HEMEN

Arloa: