Bergarako Udala, herri ekimena eta Ehunduren arteko lankidetzaren beste urrats bat izango diren formazio saioak dira. Herrikoeragile eta norbanako interesatuei zuzendua izango da eta ekonomia sozial eraldatzailea mahai gainean jarri eta honen inguruan sakontzea nahi da. Formazioen bidez herritarrei beraien proiektu propioak eraikitzeko lanabesak helaraziko zaizkie eta komunitatearen ahalduntze prozesuari beste urrats bat emateko izango da.

Gaur, martxoak 29, aurkeztu dute ekimena Erein da janeko Aitziber Plazaolak, Ehunduko Ander Zangituk eta Udaleko herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik. 

Ekonomia sozialean interesa duten herritar eta eragile guztiei zuzendutako saioak izango dira, eta gonbidapen berezia egiten zaie proiektu profesional bat edo ekimen sozioekonomiko eraldatzaile bat martxan jarri nahi dutenenei. Herritar guztiei zabaltzen zaie deialdia eta herriko eragile, elkarte, norbanako, zinegotzi, kooperatiba eta Ehunduko lan-lerroetako jendea etortzea espero dute antolatzaileek. 

Hilabete hauetan herritarrekin lanean ibili gara eta egunerokotasuneko problematikei aurre egiteko lanabesak behar direla hauteman ditugu”. Ehunduren helburuei jarraiki, OlatuKoop sareak, Huheziko Lanki ikertegiak eta Debagoiena 2030 ekimenaklagunduta, lehen saioa apirilaren 12an izango da (UNEDen 18:30ean): Ekonomia sozial eraldatzailea. Nondik eta nola eraiki gure proiektuak? Saio hauetan proiektu bat sortzeko, edo jada martxan daudenei, beharrezko kontzeptuak jorratuko dira: ekonomia feminista eta zaintza, talde kudeaketa, komunikazioa eta marketina, bizigarritasuna eta bideragarritasuna... Formazioak bi faseetan emango dira, lehena apirila-ekaina artean eta uda ostean bigarren zatia, eta guztira bost formazio izango dira. Saio hauetarako izena eman beharko da ehundu@ehundu.eus helbidean.

UNEDen emango dira formazioak eta herritar guztiak parte-hartze osora gonbidatzen ditugu. Honakoa izango da jorratuko dugun programa:

- Ekonomia sozial eraldatzailea. Nondik eta nola eraiki gure proiektuak?
Beñat Irasuegi (Talaios). Apirilaren 12an, 17:00etan.

- Ekonomia Feminista eta zaintza

Miren Aranguren(Emagin). Maiatzaren 17an, 17:00etan.
 

- Talde kudeaketa, antolaketa eta parte-hartze inklusiborako tresnak

Nerea Elias (Farapi). Ekainaren 14an, 17:00etan.

 

-Komunikazioa eta Marketin komunitarioa

Mikel Olaiz (TaPuntu). Irailaren 27an, 17:00etan.

 

-Bizigarritasuna eta bideragarritasuna ekimen kooperatibo eta komunitarioetan.

Leire Udabe (Lakari). Urriaren 18an, 17:00etan.

 

-Itxiera saioa.

Azaroaren 22an, 17:00etan.

 

Ehuntze prozesua

Beste alde batetik, Ehuntze prozesua martxan jarriko da hari ezberdinen arteko loturak bilatu (energia, kultura, teknologia...) eta egitasmoaren oinarriak sendotzeko. Honen bidez lurraldeko eragile kooperatibo, komunitario eta publikoen artean osaturiko ekosistema eraldatzailea artikulatzea helburu izango diraEhuntze hau modu pausatuan egingo da, eragileak kohesionatuz eta harremanen lanketan garrantzia jarriz. Udazkenean Herri Eguna antolatuko da eta bide horretan formazio gehigarri batzuk landuko dira Biziola, Aiaraldea... bezalako ekimenen eskutik, haien esperientzia ezagutu eta herrian aplikatu daitezkeen praktikak identifikatzen laguntzeko. Udara bitartean honako bide orria jorratuko da:

Apirilak 6:

- Lurraldeak eta komunitateak: testuinguratzea.

- Herri egunaren planifikazioa eta parte- hartzaileak.

Maiatzak 4:

- Biziola, Goierri eskualdean eraldaketa soziala bultzatzeko ekimena.

- Eragileen arteko saretzea eta proiektu berrien lanketa kolektiboa.

Ekainak 15:

- Aiaraldea Ekintzen Faktoria.

- Herri egunaren programazio xehetua.

Uztailak 5:

- Herri eguna antolatzea.

- 2023 urterako plangintza, asmo eta beharren identifikazioa.

Saio denak 18:30ean, UNEDen.