Eusko Jaurlaritzak, koronabirusaren bilakaerari buruzko gaurko txostenean Bergarako herria, udalerri gorria izendatu du koronabirusaren intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500etik gorakoa delako.

01/2021 dekretuak zera dio kirol arloan:“COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan. Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerriaren araberako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera, paragrafo honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako...”

Hori dela eta, aginduari jarraituz, hemen aipatzen diren ekintza eta jarduerak eten egingo dira gutxienez astelehenera arte.
Ostiral eta larunbateko igeriketa eskolak: 17.00/9.00, 18.00/10.00 eta 19.00/11.00.
Asteleheneko igeriketa eskola: 17:00etakoa eta 18.00etakoa.
Padel eta frontoi erreserbak. Salbuespen bakarra: jokalari denak unitate familiar berekoak eta Bergaran erroldatutakoak izatea.
Eskola kiroleko eta kirol federatuko ekintzak, bertan behera gelditzen dira, kirol profesionala edo erdi profesionalekoak izan ezik.

Arloa: