2021eko urtarrilaren 12ko 1/2021 Lehendakaritzaren Dekretuaren arabera, eta Bergarako udalerrian COVID-19 positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa denez, hurrengo aldaketak ezarriko dira: Kirol instalaziotan, %50eko gehieneko edukiera baimenduko da, ondorioz, igerileku handian, aldi berean, kale bakoitzeko, bi erreserba egin ahal izango dira. 

Beste kirol-eremuen gehiengo edukiera %40tik %50era igo da.

Kirol instalazioetan, kirola taldeka egin ahal izango da. Hemendik aurrera padel pista erabilgarri dago eta ikasturteko erreserbak mantentzen dira. Udaleko pilotalekuko erreserbak, bestetik, astelehenetik aurrera egongo dira martxan.

Gehienez, 6 pertsona aritu ahal izango dira aldi berean eremu bakoitzeko.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu hainbat ekintza streaming bidez eskaintzen direla. Informazioa Agorrosingo Ekintza Guneko harreran edota 943 777 095 telefonoan eska daiteke. 

COVID-19 eta segurtasuna

Agorrosin Ekintza Gunea eremu segurua dela egiaztatu dute Ertzaintzak eta Osasun Sailak egin dituzten ikuskapenek. Hala ere, azken boladan, eta erabiltzaile batzuen aldetik COVID-19aren hedapena saihesteko jarritako neurri batzuk ez direla behar bezala betetzen ari antzeman da. Sumatutako arau hausteen eta hauen ondorioen inguruan jakinarazpena bidali zaie erabiltzaileei eta arauak betetzeko eskaera egin zaie.

Arloa: