Herritar guztientzat zabalik dagoen 'Gelditzeke' Kirol Orientabide Zerbitzua (KOZ) berriz ere martxan jarri da, pandemiaren ondorioz bertan behera egon ondoren. Doako zerbitzua da, jarduera fisikoaren inguruko aholkua eta orientazioa ematen duena, bizitza-estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko helburuarekin. 

Horretarako, Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua den aditu batek baliabide eta aukera desberdinei buruzko informazioa eta orientabideak ematen ditu, pertsona bakoitzaren egoera fisikoa, beharrak, baliabideak eta lehentasunak kontuan hartuta.

Zerbitzua jaso nahi duen pertsonak txanda eskaera egin behar du Agorrosingo Kirol Gunean, telefonoz edo emailez. Zerbitzua, asteazkenean, 08:00etatik 12:30era eskaintzen da.

Zerbitzu honek Aldundiak eta Jaurlaritzak elkarlanean sortutako Mugiment programan dauka jatorria, eta poliki-poliki geroz eta udalerri gehiagotan finkatzen ari den zerbitzua da. Bergaran lehen ere ematen zen mota honetako zerbitzua, baina honen bitartez orain artekoa aberastu eta hobetu egiten da. 

Txanda hartzeko telefonoa eta helbidea: 943777095 agorrosin@bergara.eus

 

Orientazio zerbitzuak bideoa

Arloa: