Udalak jakitera ematen du 2020ko urtarrilaz geroztik Oñatiko kiroldegian obretan ari direla, eta aurten bertako igeritokia itxita izango dutela.

Hori dela eta, Oñatiko erabiltzaileak Arrasateko eta Bergarako kiroldegien artean banatuko dira. Agorrosinen berritze lanak egin zirenean, Oñatira joateko aukera izan genuen bergararrok.

Kirol zerbitzutik baliabide guztiak jarriko dira egoera horrek ahalik eta eragin txikiena izan dezan, baita eman daitezkeen gabeziak zuzentzeko ere. Horregatik guztiagatik, elkarbizitza on bat lortzeko denon beharra ezinbestekoa izango dela adierazi nahi da.

Arloa: