Udal Gobernuak 25.251.152 euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du, iazkoa baino %5,17 handiagoa.

Inbertsioetara 4.082.198 euro joango dira; eta horri gehituko zaizkio Gerakinatik bideratuko dena.

Udal Gobernuaren esanetan bi abiaduratako aurrekontuak dira: epe ertain-luzera bergararron bizi kalitatea hobetuko dutenak batetik; eta egunerokoari erantzuna emango diotenak bestetik.

Hala, Udalaren eta udalerriaren norabidea markatzen ari diren hainbat hausnarketa martxan daude: Mugikortasun Plana, Merkataritza sustatzeko PERCO programa eta Ikerketa sozioekonomikoa. Horrez gain, abiatzekotan daude Plan Estrategikoa eta baita Enplegua sustatzeko plana ere.

2020ko aurrekontuak egiterako orduan kontuan izan dira eragile eta herritarrengandik jasotako ekarpenak eta beharrak, eta Udaletik identifikatzeko hainbat beharrekin batera horiei erantzutea izan da asmoa.

Datorren urtera begira udal aurrekontuak plan estrategikoak finkatuko dituen helburuak betetzeko ekintzak bideratzeko konpromisoa hartzen du Udal gobernu honek; hala, aurrekontuak herriaren eta herritarren esku jartzeko.

NABARMENDUTAKO EKINTZA BATZUK

-Labegaraieta kiroldegia berrurbanizatzea. Asko dira azpiegitura hau erabiltzen duten klub eta herritarrak. Egokitze proiektu hau beharrezkoa da, eta horri esker asko hobetuko da Labegaraietako kirol zerbitzuaren kalitatea. 

-Zubietaren berrurbanizazioa. Berritze premia duen ingurua da Zubieta, Bergarako sarrera den ardatz hau. 2020an, aurretik idatzitako proiektua auzotarrekin landuko da, azken ukituak eman eta berorren lehen fasea aurrera eramateko urtea izango da 2020. 200.000 euroko partida onartu da horretarako eta Gerakinekin lagunduta osatuko da lehen faseak duen 1.100.000 euroko aurrekontua.

-Berdintasuna. Indartu beharreko alorra da Berdintasuna eta bada Udalaren apustua. Jardunaldi erdiko langile azpikontratatua izatetik jardun osoko udal langilera pasako da, Berdintasun teknikari figura egonkortu eta alorraren eragina biderkatzeko. Era berean, alor honetako jarduera eta ekintzetarako partida %50a handituko da; eta Berdintasuneko diagnostikoa ere egingo da.

-Sustapen ekonomikoa eta Turismoa. Dagoeneko martxan dagoen merkataritza sustatzeko PERCOrako eta laster martxan jarriko den Enplegua Sustatzeko Planerako 100.000 euroko baliabideak aurreikusi dira. Horretaz gain, sustapen ekonomikoan 150.000 euro inbertituko dira. Bestalde, turismoari dagokionez, Bergarak duen potentzialitatea eta baliabideak nabarmentzeko Turismo Plana egingo da.

-Alokairuak. Herrian alokairu eskaintza gabezia ikusita eta etxe huts kopuru handia ikusita, honek merkaturatzen errazteko programa abian jarriko da 50.000 euroko partidarekin.

-Bidegorria. Bidegorri sarearen loturakin jarraitzeko asmotan, Antzuolara alderako Bergarako Udalaren eskumeneko azkenaurreneko fasea egingo da. Eskusarte kaleko bidegorria egingo da Foru Aldundiak bidegorria ekartzeko konpromisoa hartua duen lotunera arte.

-Jolasgune estalia. Haurrentzako Bergara atseginago bat egiteko bidean herri hezitzaile bat eraikitzeko bidea zabaldu nahi da eta norabide horretan 100.000 euroko partida onartu da jolasgune estali bat egiteko.

-Ongizate eta oreka soziala. Bergararron ongizatean sakontze aldera eta oreka soziala bermatzeko asmoz, egoera zailean dauden herritarrentzako zerbitzuak indartu nahi dira. Horren adibide, 65.000 euro gehitu zaion adin txikikoen babesgabetasun eta bazterkeria ekiditeko programa.

-Gazteendako alokairuak. Gazteen emanzipaziorako dirulaguntzei diru ekarpena handitu zaie %17an. Honela, gazte gehiagok emanzipatzeko aukera izango dute.

-Ortu publikoak. Ortu publiko zerbitzua eskaintzeaz gain, balore batzuk landu nahi dira: elikadura burujabetza, proiektu sozial izaera, ingurumenarekiko kontzientzia, pertsonen arteko elkarrekintza…

-Kultura sormen beka. Sormenean aritzen direnen zailtasunak kontutan hartuta, herriko sortzaileen proiektuak laguntzeko kultura sormen beka jarriko da martxan.

-Euskara. Euskararen historia soziala jasoko duen ikerketa-lan bat martxan jarriko da. Bestalde, indarrak jarriko dira Euskaraldiaren 2. Edizioan.

ZENBAKITAN

Gobernu organoak

730.850 euro (2019an baino %21,13 gutxiago).

(Berria) Plan Estrategikoa.........................35.000 euro.

Sustapen ekonomikoa

500.600 euro (iaz aurreikusitakoa baino %3 gutxiago).

PERCO, Azterketa sozioekonomikoa eta Plan Estrategikoa.......100.000 euro.

(Berria) Enplegua sustatzeko azterketa.......................................................30.000 euro.

Sustapen ekonomikorako inbertsioa..............................................150.000 euro.* (* 2019an 175.000 euro aurreikusi ziren, baina soilik 20.000 euro gastatu ziren).

Obra eta Zerbitzuak

6.196.366 euro (2019an baino %0,85 gehiago).

(Berria) Jolasparke estalia.............................................................................100.000 euro.

Hondakinen kudeaketa eta konpostagailuak......................................12.500 euro.

Kultura

843.053 euro (2019an baino %2,95 gehiago).

Zine programazioa handitu....................................................................20.000 euro gehiago.

(Berria) Kultura sortzaileendako sormen beka........................................5.000 euro.

Ongizatea

2.101.296 euro (2019an baino %8,1 gehiago).

(Berria) Alokairu programa.....................................................................50.000 euro.

Gazteen alokairua..................................................................................35.000 euro.* (2019an baino 5.000 euro gehiago).

(Berria) Elkarteen jaia.............................................................................10.000 euro. (Berria)

Etxez etxeko zerbitzuen jarraipena............................................680.000 euro.

Adin txikikoen babesgabetasun eta bazterkeria ekiditu.........................185.000 euro.* (2019an baino 65.000 euro gehiago).

Etxe tutelatuak.......................................................................................72.000 euro.

Berdintasuna (Ongizate barruan dago)

(Berria) Udal teknikariaren kontratazioa jardun osoz......................(Ekainetik abendura arte zenbatu da behin betiko kontratazioa egitetik).

Daiteke enpresarekin behin betiko kontratazioa egin arteko epea.........

Jardueretan............................................................................................44.500 euro.* (2019an baino 14.500 euro gehiago).

(Berria) Diagnostikoa..............................................................................15.000 euro.

Jaiak

Pentekoste jaietatik................................................................................15.000 euro kenduko dira.

(Berria) Txaranga Eguna.....................................................................................15.000 euro.

Auzoetako jaietako beharrak...........................................................10.775 euro* (* 2019an baino %50 gehiago).

Laboratorium Museoa

334.841 euro (2019an baino %6,3 gutxiago).

(Berria) Teknikari baten kontratazioa.................................................................51.919 euro.

Turismoa

185.904 euro (2019an baino %27,1 gehiago).

(Berria) Turismo plana...................................................................................30.000 euro.

Kirolak

3.759.110 euro (2019an baino %22,4 gehiago).

Labegaraietako kiroldegia..........................................................................1.647.860 euro* (Horiek egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza).

Udal pilotalekuko aldagelak...........................................................................150.000 euro.

Eskola kirol egokitua txertatzea.......................................................................6.000 euro gehituko dira.

Hezkuntza

453.297 euro (2019an baino %6,2 gehiago).

Eskoletarako erreformak (efizientzia energetikoa, estalpeak...).....................42.000 euro.* (iaz baino 17.000 euro gehiago).

Oiherri herri hezitzailea.....................................................................................4.000 euro.

Gazteria

368.800 euro (2019an baino %9,9 gehiago).

Gaztelekurako obra proiektua..........................................................................15.000 euro.

Euskara

700.928 euro. (2019an baino %7,8 gehiago).

Euskaraldiaren dinamizazioa.......................................................................15.000 euro. 

Mintza Eguna................................................................................................4.000 euro.

Ahozkotasunari buruzko jardunaldiak................................................................3.500 euro.

Hirigintza

1.345.000 euro (2019an baino %4,5 baino gutxiago).

(Berria) Zubieta..............................................................................................................200.000 euro.* (* Gerakinako funtsa ere batuko zaio 1.100.000 euroko lehen fasea egiteko).

(Berria) Bidegorria Ibargarai-Urteaga.............................................................................250.000 euro. Auzoak 484.985 euro. (2019an baino %0,4 gehiago). Auzobideak......................................................................................................................60.000 euro.* (* 2019an baino 35.000 euro gehiago).

(Berria) Auzoen birgaitze proiektuak....................................................................30.000 euro.

Ingurumena

1.652.850 euro (2019an baino %15,2 gehiago).

Albitxuko ura.......................................................................................................200.000 euro.

(Berria) Ortu publikoak.....................................................................................................160.000 euro.