Gaur, azaroak 21, egin da Bergara Oinez ekimenaren 2019ko azken ibilbidea. Hamabostean behin, ostegunero, Osasun Mahaiak deituta, hainbat pertsona elkartu dira Agorrosinen goiz partean giro onenean ordubeteko ibilaldia oinez egin eta ondoren hamaiketakoa egiteko.

Herriko hainbat eragilek osatzen duten Osasun Mahaiak antolatu du ekimen hau 2019an lehenengoz, eta urte osoan hamar irteera egin dira, horietako bakoitza herriko elkarte edo erakunde batek gidatuta. Helburua argia da: jarduera osasuntsua eta jendearen arteko harremanak sustatzea.

Guztira 230 pertsonak hartu dute parte egindako ibilbideetan eta harrera oso ona izan dute. 2019an honako elkarteek gidatu dituzte ibilbideak: San Joxepe, Kattalin, Osasun Zentroa, Aranzadi Ikastola, Duintasuna, Osasun Publikoa, Pol-Pol mendi taldea, BPXport XXI, Mariaren Lagundia eta Bergarako Udala.

Osasun Mahaiaren helburua da ekimenarekin jarraitzea eta, gainera, 2020an 15 irteera antolatzea. Era berean, Osasun Mahaitik gonbidapena luzatu nahi zaie beste elkarte batzuei. Dena dela, abenduan Osasun Mahaiak egingo duen batzarrean erabakiko dira zehaztasun guztiak.

Gaurko ibilaldi jendetsuaren ostean, Osasun Mahaiak sariak banatu ditu parte-hartzaile guztien artean; eta jarraian luntxa izan dute.

Arloa: