Udalak, Arizondo argazkilari elkartearen laguntzarekin, XXIX. Kirol argazkien lehiaketa martxan jarri du.

Euskadin bizi den edozein argazkilaritza zalek parte hartu ahal izango du. Bi modalitate izango dira: zuribeltza eta kolorea. Gehienez modalitate bakoitzeko lau lan aurkeztu ahal izango dira 40x50 zentimetroko kartulinatan.

Aurkezteko azken eguna

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 6a da. Eta epaimahaiaren erabakia azaroaren 9an emango da jakitera.

Interesatuek honako helbidera bidali beharko dute:

Bergarako Udala Agorrosingo kirol gunea (Argazki lehiaketa)

Boni Laskurain, 21

20.570 Bergara.

Zortzi sari banatuko dira

Sariak berdinak izango dira bi modalitatetan:

1. saria. 210 euro eta trofeoa.

2. saria. 180 euro eta trofeoa.

3. saria. 150 euro eta trofeoa.

Herriko onena. 120 euro eta trofeoa.

Sari banaketa

Sari banaketa azaroaren 15ean egingo da Aroztegi aretoan, 20:00etan.

Erakusketa

Aurkeztutako lan guztiak erakusgai izango dira Aroztegi aretoan azaroaren 16tik abenduaren 1era.

Arloa: