XEDEA:
Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzea, indarkeria matxistaren kontrako estrategiak garatzea eta guztion bizitzak erdigunean jartzen den Bergara bat eraikitzeko prozesuak bideratzea. Hori guztia oinarri teoriko feminista batetik abiatuta eta mugimendu feministekin etengabeko elkarrizketan.
HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK:
- Berdintasuna, genero aniztasuna eta indarkeria matxistari buruzko informazioa, orientabidea eta aholkularitza
- Zaintza eta etxeko langileei, eta kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua
- Emakumeek Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko “Goruetan Beka” (diru-laguntza)
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
- Berdintasun Kontseilua
- Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
- Harreman parekidetarako eta hezkuntza afektibo-sexualerako hezkidetza proiektua 2023-2026
- Bergaran indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II protokoloa
- Zaintzen krisiari erantzuteko Bergarako ekintza-plana 2023-2026
ARDURADUNAK ETA HARREMANAK
ZINEGOTZIA
Ainhoa Lete Zabaleta
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
ZERBITZUKO ARDURADUNA
Yenifer García Calatayud
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
Tel: 943 779 100 – Bergaratik 010 (luzapena 1218)
Mugikorra: 688811760 whatApp + Telegram
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera
09:00etatik 14:00etara
09:00etatik 14:00etara

Azken egunotako bi emakumeen erailketa matxistak arbuiatu ditu Bergarako Udalak
Gaur Martxanterak talde feministak deituta 19:00etan, San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Ikastetxeetan egingo den lanketarekin abiatu dira Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak
Bergarako Berdintasun Kontseiluak ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditu bergararrak.

Estatu espainiarreko atzerritartasun legearen aldaketak izango duen eragina aztergai Jabekuntza Eskolan
Azaroaren 23an (aurretik iragarritako data atzeratu egin da, hortaz), 17:30ean, UNEDen egingo da Estatu espainiarreko atzerritartasun legeaz hitzaldi-solasaldia.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »