XEDEA:

Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzea, indarkeria matxistaren kontrako estrategiak garatzea eta guztion bizitzak erdigunean jartzen den Bergara bat eraikitzeko prozesuak bideratzea. Hori guztia oinarri teoriko feminista batetik abiatuta eta mugimendu feministekin etengabeko elkarrizketan.
 

HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK:

  • Berdintasuna, genero aniztasuna eta indarkeria matxistari buruzko informazioa, orientabidea eta aholkularitza
  • Zaintza eta etxeko langileei, eta kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua
  • Emakumeek Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko “Goruetan Beka” (diru-laguntza)

 

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

  • Berdintasun Kontseilua
  • Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
  • Harreman parekidetarako eta hezkuntza afektibo-sexualerako hezkidetza proiektua 2023-2026
  • Bergaran indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II protokoloa
  • Zaintzen krisiari erantzuteko Bergarako ekintza-plana 2023-2026

 

ARDURADUNAK ETA HARREMANAK

 
ZINEGOTZIA
 
Ainhoa Lete Zabaleta
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
 
 
ZERBITZUKO ARDURADUNA
 
Yenifer García Calatayud
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
Tel: 943 779 100 – Bergaratik 010 (luzapena 1218)
Mugikorra: 688811760 whatApp + Telegram

 

 

 

 

Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera
09:00etatik 14:00etara
Berdintasun Kontseiluaren ez-ohiko bilera gaur, urriak 24

Azaroaren 25eko egitaraua koordinazioa egiteko bilera da.

Urriaren 3an batzartuko da Berdintasun Kontseilua

18:30ean izango da Udaletxeko 2.solairuko hirigintza gelan.

Jendaurrean hitz egiteko ikastaro batekin abiatuko da 2022-2023 ikasturteko Jabekuntza Eskola Bergaran

Izen-ematea udaletxera deituta edo berdintasuna@bergara.eus idatzita egin behar da, ikastaroa hasi eta 5 egun arte izango da izena emateko aukera. EGITARAU OSOA.

Bergarako emakume bati gizon batek egindako erasoa arbuiatu du Bergarako Udalak

Indarkeriak desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du Udalak, eta bide horretan lagun izan daitezen eskatzen die herritarrei.

Orriak