XEDEA:
Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzea, indarkeria matxistaren kontrako estrategiak garatzea eta guztion bizitzak erdigunean jartzen den Bergara bat eraikitzeko prozesuak bideratzea. Hori guztia oinarri teoriko feminista batetik abiatuta eta mugimendu feministekin etengabeko elkarrizketan.
HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK:
- Berdintasuna, genero aniztasuna eta indarkeria matxistari buruzko informazioa, orientabidea eta aholkularitza
- Zaintza eta etxeko langileei, eta kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua
- Emakumeek Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko “Goruetan Beka” (diru-laguntza)
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
- Berdintasun Kontseilua
- Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
- Harreman parekidetarako eta hezkuntza afektibo-sexualerako hezkidetza proiektua 2023-2026
- Bergaran indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II protokoloa
- Zaintzen krisiari erantzuteko Bergarako ekintza-plana 2023-2026
ARDURADUNAK ETA HARREMANAK
ZINEGOTZIA
Ainhoa Lete Zabaleta
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
ZERBITZUKO ARDURADUNA
Yenifer García Calatayud
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara
Tel: 943 779 100 – Bergaratik 010 (luzapena 1218)
Mugikorra: 688811760 whatApp + Telegram
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera
09:00etatik 14:00etara
09:00etatik 14:00etara

Tuterako emakumearen erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
Martxanterak taldeak deituta, gaur, asteazkena, 19:00etan San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskolan 'amatasun praktika bizigarriagoak' landuko dira abenduaren 11n
Abenduaren 10ean amaituko da lehenean izena emateko epea.

Berdintasun Planean ekarpenak egiteko aukera zabalduko zaie herritar guztiei galdetegi bitartez
Abenduaren 8an amaituko da epea.

Azaroaren 19an eta 20an 'Memoria eraikiz' zentzumen esperientzia bizitzeko aukera egongo da Bergaran
Lau saio ireki egingo dira.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- hurrengoa ›
- azkena »