Larunbatean, urtarrilak 12, 'Adi-adi, izan hadi' errezitaldi-ikuskizuna izango da Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera 8 euro.

Ikuskizun honetan parte hartzen dute Mixel Ducau musikariak, Ekaitz Goikoetxea bertsolariak, Eneko Galdos dantzariak eta Andoni Salamero olerkariak.

"Gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, izana bizi du bete-betean, senak halaxe eraginda. Denboraz, beldurrak, lotsak ezina bizitzera murgilduko du. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da. Guztiok gara sortzaile, guztiok dugu dohain edo talentu ezkutu bat, eta hori aldarrikatu gura dugu bertsoez, musikaz, dantzaz, olerkiez".

Arloa: