Udalak Bergarako 750. Urteurrenaren efemeride borobila baliatzen du izan garena jaso eta aurrera begira jartzeko. Hala, testuinguru horretan Bergarako Musika Bandaren CD berria kaleratu du. 1995ean Bergarako Musika Bandak herriko hainbat elkartetako martxak grabatu zituen eta, Udalaren laguntzarekin, argitaratu. Orain, grabatu gabe gelditu ziren beste hainbat martxa grabatu ditu Bandak pleno areto honetan bertan. Lan hori osatuta gelditu da.

Elena Lete alkateak azpimarratu du hain musikala eta musikazalea den herri honentzat oso garrantzitsua dela elkarte bakoitzak bere martxa izatea eta horixe ezagutzera ematea.

Diskoa Udaleko pleno aretoan grabatu zuen Bandak martxoa eta apirila artean, Aitzol Mujikaren gidaritzapean; eta Udalak argitaratu du CDa. 500 kopia atera dira eta 5 eurotan eskuragarri egongo da. Igandean, Santa Zeziliaren omenez frontoian Bandak egingo duen kontzertuan eskuratu ahal izango da; eta baita ere asteartetik aurrera Udaleko Kultura Zerbitzuan eta Udal Liburutegian.

Alfredo Gonzalez Chirlaquek konposatutako 10 martxa berriez gain, diskoan jasota dago orain arte grabatu gabe zegoen 'Pobres y Alegres' -Pentekoste jaiei hasiera ematen diena-; eta baita ere Bergarako Ereserkiaren bi bertsio -bata instrumentala eta bestea Aitzol Mujikak abestuta eta Juan Martin Elexpururen hitzekin.

‘Bergarako Ereserkia eta Elkarteen Martxak II’

1. ‘Pobres y alegres’. (Miguel Gonzalez Bastida).

2. ‘Zuloa’ (1995). (Txomin Múgica).

3. Gorla (1996). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

4. Artatse (1996). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

5. San Migelpe (1998). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

6. Aizepe (2001). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

7. Sagarpe (2002). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

8. Lokatza (2012). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

9. Gaztetxeruntz (2013). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

10. Erraldoien martxa (2015). (Jose Mari Gonzalez Bastida).

11. Aritzeta (2017). (Alfredo Gonzalez Chirlaque).

12. Bergarako Ereserkia (1994).

13. Bergarako Ereserkia (Banda eta ahotsa). (Hitzak: Juan Martin Elexpuru /Bakalaria: Aitzol Mujika).

Pleno aretoan 2018ko apirilean grabatua.

Produkzioa: Bergarako Udala.

Grabazioa: Aitzol Mujika.

Arloa: