Bergarako Udala-k Ar, 2018-10-30 13:17-n bidalia
Agorrosingo Kirol Guneko ikastaroetan parte-hartzea inoiz baino altuagoa da: 1.168 pertsona, horietatik 699 pertsona lehorreko ikastaroetan eta 469 igerilekuko ikastaroetan.
Kopuru horren baitan bereizten dira lehorreko ikastaroak (699 pertsona) eta igerilekuko ikastaroak (469 pertsona). Beraz, momentu honetan, eskaintzen diren 1.430 plazetatik %81,67 beteta daude.
Bestalde, ikasturte honetan lehorreko eta igerilekuko zenbait ikastaro berri jarri dira martxan, hala nola, TRX, Aerofit eta Akuafit. Era berean, eskura daude ikastaro guztien ezaugarri eta xehetasunak kirol zerbitzuko webgunean. Eta plaza libreak daude oraindik kiroldegiko hainbat ikastarotarako.
Honako hauetan eman daiteke izena oraindik:
• Hipo-pilates (astelehen eta asteazkenetan, 15:15ean).
• Areto txirrindua (astelehen eta asteazkenetan, 09:30ean/20:00etan; astearte eta ostegunetan, 20:20ean).
• GAP (astelehena eta asteazkena, 20:15ean / astearte eta ostegunetan, 15:00etan).
• Gimnasia senior (astearte eta ostegunetan, 09:30ean).
• Yoga (astelehen eta asteazkenetan, 14:30ean).
• Multitraining (astearte eta ostegunetan, 06:45ean).
• Igeriketa helduak (ostiraletan, 9:30ean). • Igeriketa egokitua (ostiraletan, 20:00etan).
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943777095 zenbakira deitu edo agorrosin@bergara.eus helbidera idatzi.