Ostiralean, uztailak 27, Velma Powell & Bluedays taldeak kontzertua egingo du 22:00etan, Espoloian. Kontzertu honek itxiko du aurtengo Berumuga programa arrakastatsua.

Velma Powell Chicagotik (AEB) dator eta blues elektrikoa lantzen du indarrez eta sentimenduz. Bluesarekin batera, beste estilo batzuk (soul edo jazza) landu izan baditu ere, azken diskoan, 'Step Into the Blues', bluesean murgildu da erabat, berak odolean darama-eta.

Bere azken lanak gogoz edaten du Muddy Waters, BB. King, Koko Taylor, zein jazz-eko emakume handi horietaz eta big-band-ez.

Arloa: